viernes, 9 de diciembre de 2011
Eskola eta IKT-ak
viernes, 2 de diciembre de 2011
jueves, 20 de octubre de 2011
Egile tresnak
ZER DIRA EGILEAREN TRESNAK?
Egile tresnak ikaskuntza dinamikoaren barne, lan multimediarako (bideoa, soinua, hipertestua...) baliagarria den aplikazioa da. Hezkuntza materialak formatu digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetzen du. Horrela, tresna hauek, material didaktikoak lantzea
errazten dute, bai ariketa sinpleak egiteko zein unitate didaktiko digital osoak sortzeko. Moduluetan antolatua dago bata bestearen gainean jarriz.
Beraien bitartez, jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukera ematen digu.
ZEINTZUK DIRA?
-Cuadernia: Kuaderno digitalak egitea ahalbidetzen du eta bertan, informazio eta jarduerak jarri daitezke.
-Webquest: Jarduerak egiteko modu bat du. Egitura finkatu bat du: sarrera, problemak, Informazioa bilatzeko eta eraldatzeko metodologia da non errekurtso gehienak web-etik ateratzen diren. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da.
-Egile: Eduki didaktikoen eta ebaluazio edukien errealizazioa ariketa moduan maketatzeko aukera ematen du.
-Hot Potatoes: Jarduera interaktiboak sortzeko dagoen doako programa bat da,(gurutzegramak, hutsuneak bete...) sei eragile-tresnaz osatutakoa. Azken ziklorako bideratua dago gehienbat, azterketak prestatzeko, adibidez.
-Edilim: Liburuak eta
ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzeko tresna da. Azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak egiteko erabiltzen da.
-Ardora: Irakasleentzako aplikazio informatiko bat da. Proiektu pertsonalak egiteko aukera ematen du, ebaluatzeko aukera ematen du.
-Jclic: Jarduera multimediak
sortzeko, errealizaziorako eta ebaluazioak egiteko balio du. Buruhausteak, loturak,
testu ariketak… egin daitezke honen bidez.
-Squeak: Ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatzeko balio du (aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak
moldatzeko).
jueves, 13 de octubre de 2011
L.H.rako material didaktikoa IKTak erabiliz
http://recursostic.educacion.es/primaria/primartis/web/b00_01vf.html
Guk aukeratu dugun material didaktikoaren barruan hiru eremu bereizten dira: Lehenengo eremua 1.ziklora egokitua dago. Bigarren eremua 2. ziklora egokitua eta hirugarren eremua 3. ziklora egokia.
Material hau interesgarria dela iruditu zaigu, batez ere musika eta plastika lantzeko, motibazioa sustatzen duelako jolasak duen dinamika, kolorea eta erakargarritasunari esker. Erakargarria da haurrentzat eta erabiltzen hasi aurretik begietatik sartzea garrantzitsua da, jolas hau bezala.
Material honen barruan hainbat ariketa mota desberdin daude: Batzuk artea lantzeko balio dute, margolarien izenak eta bakoitzaren kuadroak, zure sormena lantzeko eta marrazteko trebezia garatzeko... Beste batzuk musika lantzeko balio dute, pentagraman notak jarriz, nota bakoitzaren altuera barneratzeko entzumenaren bidez, musika tresna desberdinen izenak ikasteko...
Gainera, ikasleentzat ariketak izateaz gain, irakaslearentzat ere badauka eremu bat eta jolas bakoitzaren erabilera, helburuak... zein diren azaltzen ditu.
Guk aukeratu dugun material didaktikoaren barruan hiru eremu bereizten dira: Lehenengo eremua 1.ziklora egokitua dago. Bigarren eremua 2. ziklora egokitua eta hirugarren eremua 3. ziklora egokia.
Material hau interesgarria dela iruditu zaigu, batez ere musika eta plastika lantzeko, motibazioa sustatzen duelako jolasak duen dinamika, kolorea eta erakargarritasunari esker. Erakargarria da haurrentzat eta erabiltzen hasi aurretik begietatik sartzea garrantzitsua da, jolas hau bezala.
Material honen barruan hainbat ariketa mota desberdin daude: Batzuk artea lantzeko balio dute, margolarien izenak eta bakoitzaren kuadroak, zure sormena lantzeko eta marrazteko trebezia garatzeko... Beste batzuk musika lantzeko balio dute, pentagraman notak jarriz, nota bakoitzaren altuera barneratzeko entzumenaren bidez, musika tresna desberdinen izenak ikasteko...
Gainera, ikasleentzat ariketak izateaz gain, irakaslearentzat ere badauka eremu bat eta jolas bakoitzaren erabilera, helburuak... zein diren azaltzen ditu.
martes, 4 de octubre de 2011
Podcasting
Podcasting
1-Definizioa
Interneteko erredifusio sistema baten bitartez egiten den audio artxiboen banaketan datza Podcastinga. Bertako artxiboak, podcastak, interneten entzun daitezke deskargatu gabe edo nahi izanez gero deskargatu egin daitezke iTunes eta iPoder bezalako softwareen bitartez. Programa hauetan izena emanez gero, hauek automatikoki deskargatzen dituzte interneten aurki daitezken azken saioak.
Podcastak
ez dira zuzenean emititzen, lehenbizi grabatu egiten dira eta ondoren sarean
zehar zabaltzen dira. Ondorioz, beti daude eskuragarri. Interneten milaka
podcast aurki daitezke, gaika sailkatuta daudenak.
2- Nola erabili eskola testuinguruan?
Podcastinga, hainbat arrazoiengatik,
oso tresna erabilgarria izan daiteke
eskola testuinguruan. Podcasting orrialdeetan audientzia handia dago eta
haurrek beren irratsaioak igoz gero erabiltzaile askok entzun ahal izango
dituzte beraien lanak. Gainera, tresna elkareragilea izan daiteke, nahi izanez
gero entzuleek komentarioak idatz baititzakete haurren podcasten inguruan.
Horrela, haurrek entzuleen iritzia eta aholkuak jaso ditzakete.
Honetaz gain, ikasleek gidoiak eta
elkarrizketak sortzen ikasten dute gero irratsaioan behar bezala jardun ahal
izateko. Podcasten bidez hitz egiteko eta entzundakoa ulertzeko gaitasunak
lantzen dira eta nola ez, IKTak erabiltzen ere ikasten da. Bukatzeko,
aipatzekoa da, podcastak sortzeak talde lana sustatzen duela. Haurrek podcastak
taldeka sortzen dituzte eta denek irratsaio on bat sortzeko helburua dutenez,
gogo handiz egiten dute lan.
3-Zeri buruz hitz egin dezakete
ikasleek Podcast batean?
Eskolako berrien, beraiek egindako
lanen, berri internazionalen inguruan etab. hitz egin dezakete ikasleek.
Gainera, elkarrizketak, eskolako kantak, gustuko musika eta horrelakoak ere igo
ditzakete.
4- Zerbitzuak
Ondorengo hauek dira podcasting zerbitzua eskeintzen dutenak: Ivoox, Wild Voice, Feed2podcast,Fondpods, seconds11, Podcastblaster, Divicast, Podcast ready, Melodeo, Pickstation eta Noisely.
5- Ivoox nola erabili.
Ivoox podcasting web orri bat da.
Bertan audio artxiboak entzun eta partekatu daitezke. Orrialde honetako audioak
entzuteko ez da beharrezkoa bertan izena ematea baina artxiboak partekatzeko bai.
Ivooxen izena emateko eta artxiboak
partekatzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:
Lehenik eta behin izena eman behar
da. Horretarako, “regístrate” klikatu behar da.
Ondoren, bertan eskatzen diren datu
pertsonalak eman behar dira.
Behin kontu bat sortuta, artxiboak
igo daitezke. Horretarako, “accede” klikatu.
Eskatzen diren datuak eman ( helbide
elektronikoa eta pasahitza).
Gero, artxiboak igotzeko “subir”
klikatu behar da.
Hurrengo pausoa “subir audio”
klikatzea da.
Ondoren, bertan eskatzen diren
datuak eman. Hau eginda dagoenean, “enviar” klikatu.
Bukatzeko, bertan azaltzen diren
hiru aukeretako bat hautatu, kasu honetan “fiichero de audio”.
Gero, azaltzen den hutsunean artxiboa jarri
eta ondoren “examinar” klikatu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








