viernes, 9 de diciembre de 2011

ONDORIOAK: LANKIDETZA IKASKUNTZA


ONDORIOA

Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? 

          Baliabide teknologiko ugari daude, bai; baina ez gaitezen galdu tresna teknologikoetan. Oso baliagarriak izan daitezke aipatu ditugun tresna edo zerbitzu guzti hauek, baina bere tamainan.

          Badugu sarritan gelan, guk geuk ikasle modura, tresna teknologikoen saturazio sentimendua: hainbeste power point, hainbeste ordu pantaila erraldoiaren aurrean, etxera heldu eta moodle-en begiratu behar gainera… Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek; modu honetara kalte egiten diote bai ikasleari, bai irakasleari, baita ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, aurtengo eta iazko ikasturteetan frogatu ahal izan dugunez, irakasle batzuek ahozko komunikazioari garrantzia kendu eta power point diapositibetako letra txikiak irakurtzen zituzten klaseak ematerakoan. Ikasleok, azalpenen ildoa eta gaiarekiko arreta galtzen genuen. Beste adibide bat: klase guztietara joan arren, moodle-ko azalpenak irakurri beharra lanen bat egin behar dugula edo nola egin behar dugun ohartzeko.

          Tresna mota egokia, modu egokia eta kantitate egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarri izan daitezke. Irakasleari lana erraztu ahal diezaioke, eta ikasleari asko lagun diezaiokete. Bestalde, komunikazioa eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak. Baina hitzak berak dio: tresnak dira. Lanerako tresnak dira; informazioa lortzeko, informazioa biltzeko, informazioa pasatzeko, komunikatzeko,…

          Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagun gaitzaketen tresnak dira.

           Hasieran aipatu bezala, Informazioaren Gizartea da gaur egungoa, eta irakaslearen funtzioa aldatuz joan da; bai. Irakaslea ez da lehen bezala, informazioaren iturri bakarra, liburuez gain. Internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor dago; bai onerako eta bai txarrerako. Irakaslearen lana izango da tresna hauen erabilpen egokia sustatzea. Baina horretarako irakasleak ere badu zer ikasi: alde batetik, teknologiaren mundu zabalean murgildu eta bere erabilpenerako prestatu beharko da; eta bestetik, IKTen erabilpenen gaineko hausnarketa sakon bat egin beharko du.

ONDORIOAK ESKOLA ETA IKTak

ONDORIOAK ESKOLA ETA IKTak

Egia da gaur egungo eskolak eta antzinakoak ez dutela zerikusirik informazioari dagokionez. Gaur egun hainbat tresna teknologiko erabiltzen dira: ordenagailua, bideoa, telebista…
Informazioaren gizartean bizi gara eta eskolak ere egokitu direla bat etorriko ginateke. Irakasleak laguntza tresna bezala erabiliko dituzte ordenagailua, proiektorea eta arbel elkar eragilea esaterako. Haurrekin gelan ordenagailua erabiltzeaz gain, ordenagailua nola erabili azaltzen ere jakin behar da (oinarrizko hitz tekniko eta programa desberdinak esaterako).
Gainera orain praktikak egin ditugu eskola desberdinetan eta denok ondorio berera iritsi gara. Urte gutxitan eskolak IKTak egunerokotasuneko tresna gisa erabiltzen dituela, kalitatezko hezkuntza bermatzen dutelarik. Beraz, IKTek garrantzi handia hartu dute eta ikaskuntza nahiz irakaskuntzan gauzak errazteko balio dutela ez dugu zalantzarik egiten.
Erabilera egokia edo muga non dagoen jakitea ez da erraza baina etorkizunean ikusiko dugu hori. Hala ere, bidea irekita dago eta eskoletan IKTak oso txertatuak daudenez, irakasleak hauek erabili ahal izateko prestakuntza behar duela argi dago.

Gela eta IKT-ak

Gela eta IKT-ak

Eskola eta IKT-ak

Eskola eta IKT-ak

Konpetentzia digitala

Konpetentzia digitala

Lankidetza ikaskuntza

Lankidetza ikaskuntza

viernes, 2 de diciembre de 2011

LANKIDETZA IRAKASKUNTZARAKO WEB 2.0 TRESNAK TXOSTENA

gure_txostena_osoa[1]