sábado, 14 de enero de 2012

Anuntzioaren txostena

iragarkia_txostena

viernes, 23 de diciembre de 2011

IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN INGURUAN SAKONDU

IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN INGURUAN SAKONDU
Bideo baten planifikazio fasea
Bideo eta Audio formatuak
Bideo Edizioarako tresnak




Planifikazio fasea ERAIKI atalean agertzen da. 


Bideo eta Audio formatuei dagokionez, gure publizitatea .avi formatuan sortu dugu. Hala ere, youtubera igotzeko .wmv formatua erabili dugu bideoak pisu gutxiago hartzeko eta errazago kargatu ahal izateko.


Bideo  ediziorako irudiak sortu eta editatzeko, Adobe photoshop programa erabili dugu eta bideoa bera editatzeko Adobe premiere erabili dugu.


Bideoa formatoz aldatzeko Format factory programa erabili dugu.

Ze osagai kontutan hartu behar dira osagai multimedia erabiltzeko orduan?

Ze osagai kontutan hartu behar dira osagai multimedia erabiltzeko orduan?
Nola egiten da bideo-lan bat?

Grabatzeko orduan kamara, tripodea, argia, irudia eta soinua hartu behar dira kontuan.
Muntaia egiterakoan berriz, ordenagailua eta memoria beharko ditugu grabatutako irudi eta soinua editatu ahal izateko.
Beraz, bideo-lan bat egiteko editatu nahi duzun programa aukeratu eta gero irudia eta soinua bereizi denbora linearen barnean. Efektu desberdinak erabiltzeko aukera ematen dizu, bai irudi edo soinu efektua baita trantsizioak ere.  

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?

Edukiak era erakargarri batean aurkezterako garaian hainbat elementuk eragiten dute. Hasteko, itxurak garrantzi handia du. Komenigarria da planoak sinpleak izatea eta ondo bereizita egotea. Gainera, koloreak deigarriak badira atentzioa gehiago deitzen dute. Musikari dagokionez, kontuan hartu  behar da edukiaren gaiarekin lotura izan behar duela. Gainera, honen bolumena ere neurtu behar da, gehienbat, honekin batera ahotsa ere sartzen bada. Sartzen den ahotsak indarra eduki behar du ikuslearen atentzioa erakartzeko eta iragarkiari indarra emateko. Honetaz gain, iragarkietan garrantzi handiena duena eman nahi den mezua da. Mezu hau argi uztea ezinbestekoa da eta horretarako aurretik aipatutako elementu guzti horiek erabili behar dira.


MatxinSalto-jostailuaren publizitatea