Irakasleak bi eremutan erabiltzen du ordenagailua. Alde batetik, bere lan propioak egiteko eta bestetik, haurrekin gelan erabiltzeko. Horregatik, irakasleak ordenagailuaren ezagutza zabala behar du eta ordenagailua ezagutu bai barrutik bai kanpotik. Barrutik, sistema eragilearen erabilpena eta programa desberdinen ezagutza (ofimatika eta internet) eta kanpotik, konektore desberdinen erabilpena.
Haurrekin gelan lan egin behar dugunean, ordenadorea erabiltzeaz gain, ordenadorearen erabilera azaltzen ere jakin behar dugu (oinarrizko hitz teknikoak, programa desberdinak...). Proiektorearen laguntza ere ez litzateke gaizki etorriko gelan edozein azalpen ematerako garaian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario