Gizartea modu azkar batean eboluzionatzen ari da; teknologia berrien erabilpena ikasten ari garen honetan, teknologia berriagoak ateratzen ari dira.
Guztiz garrantzitsua da irakasleek teknologia berrietara egokitzeko formakuntza jasotzea. Konpetentzia digitalari buruz ari gara. Honen barnean hainbat konpetentzia daude: konpetentzia informazionala, konpetentzia teknologikoa, multialfabetizazioa, konpetentzia kognitibo generikoa eta herritartasun digitala esaterako.
Irakasleak ikasleei teknologiari erabilpen egokia ematen irakasteko, lehendabizi, irakasleak berak menperatu behar du konpetentzia digitala. Ikasleek konpetentzia digitala praktikaren bidez lortzen dute.
Irakasleon zeregina da erantzunak ematea baino, bilatzen irakastea. Teknologiaren munduan, beste arlo batzuetan bezala, ikasten irakatsi behar da.
Gure jenerazio honi tokatu zaigun garai honetan, inmigrante digitalak eta natibo digitalak topatu gara. Hau irakasleontzako beldurgarri suerta daiteke. Izan ere ikasleek irakasleek baino erraztasun gehiago izan
dezakete teknologia berrien manejuan. Horregatik, konpetentzia digitalaren barnean aipatu ditugun konpetentzia desberdinak barneratuta edukitzea ezinbestekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario