Egile tresnak ikaskuntza dinamikoaren barne, lan multimediarako (bideoa, soinua, hipertestua...) baliagarria den aplikazioa da. Hezkuntza materialak formatu digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetzen du. Horrela, tresna hauek, material didaktikoak lantzea
errazten dute, bai ariketa sinpleak egiteko zein unitate didaktiko digital osoak sortzeko. Moduluetan antolatua dago bata bestearen gainean jarriz.
Beraien bitartez, jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukera ematen digu.
ZEINTZUK DIRA?
-Cuadernia: Kuaderno digitalak egitea ahalbidetzen du eta bertan, informazio eta jarduerak jarri daitezke.
-Webquest: Jarduerak egiteko modu bat du. Egitura finkatu bat du: sarrera, problemak, Informazioa bilatzeko eta eraldatzeko metodologia da non errekurtso gehienak web-etik ateratzen diren. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da.
-Egile: Eduki didaktikoen eta ebaluazio edukien errealizazioa ariketa moduan maketatzeko aukera ematen du.
-Hot Potatoes: Jarduera interaktiboak sortzeko dagoen doako programa bat da,(gurutzegramak, hutsuneak bete...) sei eragile-tresnaz osatutakoa. Azken ziklorako bideratua dago gehienbat, azterketak prestatzeko, adibidez.
-Edilim: Liburuak eta
ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzeko tresna da. Azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak egiteko erabiltzen da.
-Ardora: Irakasleentzako aplikazio informatiko bat da. Proiektu pertsonalak egiteko aukera ematen du, ebaluatzeko aukera ematen du.
-Jclic: Jarduera multimediak
sortzeko, errealizaziorako eta ebaluazioak egiteko balio du. Buruhausteak, loturak,
testu ariketak… egin daitezke honen bidez.
-Squeak: Ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatzeko balio du (aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak
moldatzeko).