jueves, 13 de octubre de 2011

L.H.rako material didaktikoa IKTak erabiliz

http://recursostic.educacion.es/primaria/primartis/web/b00_01vf.html

Guk aukeratu dugun material didaktikoaren barruan hiru eremu bereizten dira: Lehenengo eremua 1.ziklora egokitua dago. Bigarren eremua 2. ziklora egokitua eta hirugarren eremua 3. ziklora egokia.


Material hau interesgarria dela iruditu zaigu, batez ere musika eta plastika lantzeko, motibazioa sustatzen duelako jolasak duen dinamika, kolorea eta erakargarritasunari esker. Erakargarria da haurrentzat eta erabiltzen hasi aurretik begietatik sartzea garrantzitsua da, jolas hau bezala.
Material honen barruan hainbat ariketa mota desberdin daude: Batzuk artea lantzeko balio dute, margolarien izenak eta bakoitzaren kuadroak, zure sormena lantzeko eta marrazteko trebezia garatzeko... Beste batzuk musika lantzeko balio dute, pentagraman notak jarriz, nota bakoitzaren altuera barneratzeko entzumenaren bidez, musika tresna desberdinen izenak ikasteko...
Gainera, ikasleentzat ariketak izateaz gain, irakaslearentzat ere badauka eremu bat eta jolas bakoitzaren erabilera, helburuak... zein diren azaltzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario