martes, 4 de octubre de 2011

Podcasting

Podcasting


1-Definizioa

Interneteko erredifusio sistema baten bitartez egiten den audio artxiboen banaketan datza Podcastinga. Bertako artxiboak, podcastak,  interneten entzun daitezke deskargatu gabe edo nahi izanez gero deskargatu egin daitezke iTunes eta iPoder bezalako softwareen bitartez. Programa hauetan izena emanez gero, hauek automatikoki deskargatzen dituzte interneten aurki daitezken azken saioak.
  Podcastak ez dira zuzenean emititzen, lehenbizi grabatu egiten dira eta ondoren sarean zehar zabaltzen dira. Ondorioz, beti daude eskuragarri. Interneten milaka podcast aurki daitezke, gaika sailkatuta daudenak.


 2- Nola erabili eskola testuinguruan?
 
Podcastinga, hainbat arrazoiengatik,  oso tresna erabilgarria izan daiteke eskola testuinguruan. Podcasting orrialdeetan audientzia handia dago eta haurrek beren irratsaioak igoz gero erabiltzaile askok entzun ahal izango dituzte beraien lanak. Gainera, tresna elkareragilea izan daiteke, nahi izanez gero entzuleek komentarioak idatz baititzakete haurren podcasten inguruan. Horrela, haurrek entzuleen iritzia eta aholkuak jaso ditzakete.
Honetaz gain, ikasleek gidoiak eta elkarrizketak sortzen ikasten dute gero irratsaioan behar bezala jardun ahal izateko. Podcasten bidez hitz egiteko eta entzundakoa ulertzeko gaitasunak lantzen dira eta nola ez, IKTak erabiltzen ere ikasten da. Bukatzeko, aipatzekoa da, podcastak sortzeak talde lana sustatzen duela. Haurrek podcastak taldeka sortzen dituzte eta denek irratsaio on bat sortzeko helburua dutenez, gogo handiz egiten dute lan.

3-Zeri buruz hitz egin dezakete ikasleek Podcast batean?

Eskolako berrien, beraiek egindako lanen, berri internazionalen inguruan etab. hitz egin dezakete ikasleek. Gainera, elkarrizketak, eskolako kantak, gustuko musika eta horrelakoak ere igo ditzakete.

4- Zerbitzuak

Ondorengo hauek dira podcasting zerbitzua eskeintzen dutenak: Ivoox, Wild Voice, Feed2podcast,Fondpods, seconds11, Podcastblaster, Divicast, Podcast ready, Melodeo, Pickstation eta Noisely.

5- Ivoox nola erabili.
Ivoox podcasting web orri bat da. Bertan audio artxiboak entzun eta partekatu daitezke. Orrialde honetako audioak entzuteko ez da beharrezkoa bertan izena ematea baina artxiboak  partekatzeko bai.

Ivooxen izena emateko eta artxiboak partekatzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

Lehenik eta behin izena eman behar da. Horretarako, “regístrate” klikatu behar da.



Ondoren, bertan eskatzen diren datu pertsonalak eman behar dira.



Behin kontu bat sortuta, artxiboak igo daitezke. Horretarako, “accede” klikatu. 



Eskatzen diren datuak eman ( helbide elektronikoa eta pasahitza).



Gero, artxiboak igotzeko “subir” klikatu behar da. 



Hurrengo pausoa “subir audio” klikatzea da.



Ondoren, bertan eskatzen diren datuak eman. Hau eginda dagoenean, “enviar” klikatu.



Bukatzeko, bertan azaltzen diren hiru aukeretako bat hautatu, kasu honetan “fiichero de audio”.



 Gero, azaltzen den hutsunean artxiboa jarri eta ondoren “examinar” klikatu. 








No hay comentarios:

Publicar un comentario