viernes, 9 de diciembre de 2011

ONDORIOAK IKASKUNTZA ESKENATOKIA: GELA ETA IKTak

ONDORIOAK

 NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

     Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak diseinatzeko orduan IKT-en laguntza behar da eta horretarako hainbat egile tresna erabiliko dira. Lan multimediarako (bideoa, soinua...) baliagarriak izango dira ikaskuntza dinamikoan. Honek, hezkuntza materialak formato digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetu du. Tresna hauek material didaktikoak lantzea erraztuko dute, ariketa sinpleak egiteko zein unitate digital osoak sortzeko.

     Beraien bitartez, hainbat jarduera antolatu ditzakegu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukera emango digularik.

     Gure geletan IKT-en beharraz ez dugu zalantzarik egiten. Aurrerapauso handia dela iruditzen zaigu baina noraino iritsi nahi dugun eta ikasleak nola hezi nahi diren zalantza asko daude. Askotan, mugak zein diren jakitea ez delako erraza izaten.

     Informazioko gizarte batean bizi gara eta alde batetik sarean informazioa bilatu, trukatu eta aberastea oso positiboa izan daiteke. Beste aldetik esan, komunikazioa tresna bezala ez dela erabiltzen eta bien uztarketa beharrezkoa dela deritzogu. Alde batetik, IKT-ak eta beraien erabilpena baina aurrez aurreko komunikazioa alde batera utzi gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario