ONDORIOAK
KONPETENTZIA DIGITALAK
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut?
Konpetentzia digitalak aipatzeko orduan hainbat kontzeptu argitu ahi genituzke. Teknologia berrien garaian jaio ez diren irakasleak immigrante digitalak izango lirateke eta teknologia berrien garaian jaio direnak berriz, natibo digitalak.
Hainbat kasutan, Immigrante digitalek teknologiari beldurra (teknofobia) izango diote eta tresna teknologikoak erabiltzeko orduan beldurra dutenez, liburuak gehiago erabiliko dituzte. Askok ez dute egokitu nahi IKTen erabilerara zailtasunak dituztelako ordenagailuak eta horrelakoak erabiltzeko.
Natibo digitalak berriz, teknologiaren aroan jaio direnez, hobeto erabiliko dituzte tresna teknologiko guztiak, erraztasun handiagoarekin.
Hala ere, irakasleak adinean aurrera doazen einean IKTen beharrez jabetuko dira eta hainbat ikastaroren bitartez beraien gaitasunak hobetuko dituzte. Baina natibo digitalak ere, beti eguneratuak egoteko, irakasle diren momentutik, prestakuntza ezinbestekoa izango dute.
Irakasleen kasuan formakuntzak etengabea izan behar du ikasketak ez dira lanean hasten garenean amaitzen. Eguneratuak egoteko eskola orduz kanpoko prestakuntza ezinbestekoa izango da, gizarte honetan konpetentzia digitalak etengabe garatzen direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario