viernes, 23 de diciembre de 2011

IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN INGURUAN SAKONDU

IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN INGURUAN SAKONDU
Bideo baten planifikazio fasea
Bideo eta Audio formatuak
Bideo Edizioarako tresnak




Planifikazio fasea ERAIKI atalean agertzen da. 


Bideo eta Audio formatuei dagokionez, gure publizitatea .avi formatuan sortu dugu. Hala ere, youtubera igotzeko .wmv formatua erabili dugu bideoak pisu gutxiago hartzeko eta errazago kargatu ahal izateko.


Bideo  ediziorako irudiak sortu eta editatzeko, Adobe photoshop programa erabili dugu eta bideoa bera editatzeko Adobe premiere erabili dugu.


Bideoa formatoz aldatzeko Format factory programa erabili dugu.

Ze osagai kontutan hartu behar dira osagai multimedia erabiltzeko orduan?

Ze osagai kontutan hartu behar dira osagai multimedia erabiltzeko orduan?
Nola egiten da bideo-lan bat?

Grabatzeko orduan kamara, tripodea, argia, irudia eta soinua hartu behar dira kontuan.
Muntaia egiterakoan berriz, ordenagailua eta memoria beharko ditugu grabatutako irudi eta soinua editatu ahal izateko.
Beraz, bideo-lan bat egiteko editatu nahi duzun programa aukeratu eta gero irudia eta soinua bereizi denbora linearen barnean. Efektu desberdinak erabiltzeko aukera ematen dizu, bai irudi edo soinu efektua baita trantsizioak ere.  

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?

Nola aurkezten dugu eduki bat modu erakargarri batean?

Edukiak era erakargarri batean aurkezterako garaian hainbat elementuk eragiten dute. Hasteko, itxurak garrantzi handia du. Komenigarria da planoak sinpleak izatea eta ondo bereizita egotea. Gainera, koloreak deigarriak badira atentzioa gehiago deitzen dute. Musikari dagokionez, kontuan hartu  behar da edukiaren gaiarekin lotura izan behar duela. Gainera, honen bolumena ere neurtu behar da, gehienbat, honekin batera ahotsa ere sartzen bada. Sartzen den ahotsak indarra eduki behar du ikuslearen atentzioa erakartzeko eta iragarkiari indarra emateko. Honetaz gain, iragarkietan garrantzi handiena duena eman nahi den mezua da. Mezu hau argi uztea ezinbestekoa da eta horretarako aurretik aipatutako elementu guzti horiek erabili behar dira.


MatxinSalto-jostailuaren publizitatea


HEZTEKO OBJEKTU DIGITALA TXOSTENA

edilim gure txostena

viernes, 9 de diciembre de 2011

ONDORIOAK KONPETENTZIA DIGITALAK

ONDORIOAK
KONPETENTZIA DIGITALAK
Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologiko behar dut?


Konpetentzia digitalak aipatzeko orduan hainbat kontzeptu argitu ahi genituzke. Teknologia berrien garaian jaio ez diren irakasleak immigrante digitalak izango lirateke eta teknologia berrien garaian jaio direnak berriz,  natibo digitalak.
Hainbat kasutan, Immigrante digitalek teknologiari beldurra (teknofobia) izango diote eta tresna teknologikoak erabiltzeko orduan beldurra dutenez, liburuak gehiago erabiliko dituzte. Askok ez dute egokitu nahi IKTen erabilerara zailtasunak dituztelako ordenagailuak eta horrelakoak erabiltzeko.
Natibo digitalak berriz, teknologiaren aroan jaio direnez, hobeto erabiliko dituzte tresna teknologiko guztiak, erraztasun handiagoarekin.
Hala ere, irakasleak adinean aurrera doazen einean IKTen beharrez jabetuko dira eta hainbat ikastaroren bitartez beraien gaitasunak hobetuko dituzte. Baina natibo digitalak ere, beti eguneratuak egoteko, irakasle diren momentutik, prestakuntza ezinbestekoa izango dute.
Irakasleen kasuan formakuntzak etengabea izan behar du ikasketak ez dira lanean hasten garenean amaitzen. Eguneratuak egoteko eskola orduz kanpoko prestakuntza ezinbestekoa izango da, gizarte honetan konpetentzia digitalak etengabe garatzen direlako.


ONDORIOAK IKASKUNTZA ESKENATOKIA: GELA ETA IKTak

ONDORIOAK

 NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

     Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak diseinatzeko orduan IKT-en laguntza behar da eta horretarako hainbat egile tresna erabiliko dira. Lan multimediarako (bideoa, soinua...) baliagarriak izango dira ikaskuntza dinamikoan. Honek, hezkuntza materialak formato digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetu du. Tresna hauek material didaktikoak lantzea erraztuko dute, ariketa sinpleak egiteko zein unitate digital osoak sortzeko.

     Beraien bitartez, hainbat jarduera antolatu ditzakegu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukera emango digularik.

     Gure geletan IKT-en beharraz ez dugu zalantzarik egiten. Aurrerapauso handia dela iruditzen zaigu baina noraino iritsi nahi dugun eta ikasleak nola hezi nahi diren zalantza asko daude. Askotan, mugak zein diren jakitea ez delako erraza izaten.

     Informazioko gizarte batean bizi gara eta alde batetik sarean informazioa bilatu, trukatu eta aberastea oso positiboa izan daiteke. Beste aldetik esan, komunikazioa tresna bezala ez dela erabiltzen eta bien uztarketa beharrezkoa dela deritzogu. Alde batetik, IKT-ak eta beraien erabilpena baina aurrez aurreko komunikazioa alde batera utzi gabe.

ONDORIOAK: LANKIDETZA IKASKUNTZA


ONDORIOA

Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko? 

          Baliabide teknologiko ugari daude, bai; baina ez gaitezen galdu tresna teknologikoetan. Oso baliagarriak izan daitezke aipatu ditugun tresna edo zerbitzu guzti hauek, baina bere tamainan.

          Badugu sarritan gelan, guk geuk ikasle modura, tresna teknologikoen saturazio sentimendua: hainbeste power point, hainbeste ordu pantaila erraldoiaren aurrean, etxera heldu eta moodle-en begiratu behar gainera… Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek; modu honetara kalte egiten diote bai ikasleari, bai irakasleari, baita ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, aurtengo eta iazko ikasturteetan frogatu ahal izan dugunez, irakasle batzuek ahozko komunikazioari garrantzia kendu eta power point diapositibetako letra txikiak irakurtzen zituzten klaseak ematerakoan. Ikasleok, azalpenen ildoa eta gaiarekiko arreta galtzen genuen. Beste adibide bat: klase guztietara joan arren, moodle-ko azalpenak irakurri beharra lanen bat egin behar dugula edo nola egin behar dugun ohartzeko.

          Tresna mota egokia, modu egokia eta kantitate egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarri izan daitezke. Irakasleari lana erraztu ahal diezaioke, eta ikasleari asko lagun diezaiokete. Bestalde, komunikazioa eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak. Baina hitzak berak dio: tresnak dira. Lanerako tresnak dira; informazioa lortzeko, informazioa biltzeko, informazioa pasatzeko, komunikatzeko,…

          Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagun gaitzaketen tresnak dira.

           Hasieran aipatu bezala, Informazioaren Gizartea da gaur egungoa, eta irakaslearen funtzioa aldatuz joan da; bai. Irakaslea ez da lehen bezala, informazioaren iturri bakarra, liburuez gain. Internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor dago; bai onerako eta bai txarrerako. Irakaslearen lana izango da tresna hauen erabilpen egokia sustatzea. Baina horretarako irakasleak ere badu zer ikasi: alde batetik, teknologiaren mundu zabalean murgildu eta bere erabilpenerako prestatu beharko da; eta bestetik, IKTen erabilpenen gaineko hausnarketa sakon bat egin beharko du.

ONDORIOAK ESKOLA ETA IKTak

ONDORIOAK ESKOLA ETA IKTak

Egia da gaur egungo eskolak eta antzinakoak ez dutela zerikusirik informazioari dagokionez. Gaur egun hainbat tresna teknologiko erabiltzen dira: ordenagailua, bideoa, telebista…
Informazioaren gizartean bizi gara eta eskolak ere egokitu direla bat etorriko ginateke. Irakasleak laguntza tresna bezala erabiliko dituzte ordenagailua, proiektorea eta arbel elkar eragilea esaterako. Haurrekin gelan ordenagailua erabiltzeaz gain, ordenagailua nola erabili azaltzen ere jakin behar da (oinarrizko hitz tekniko eta programa desberdinak esaterako).
Gainera orain praktikak egin ditugu eskola desberdinetan eta denok ondorio berera iritsi gara. Urte gutxitan eskolak IKTak egunerokotasuneko tresna gisa erabiltzen dituela, kalitatezko hezkuntza bermatzen dutelarik. Beraz, IKTek garrantzi handia hartu dute eta ikaskuntza nahiz irakaskuntzan gauzak errazteko balio dutela ez dugu zalantzarik egiten.
Erabilera egokia edo muga non dagoen jakitea ez da erraza baina etorkizunean ikusiko dugu hori. Hala ere, bidea irekita dago eta eskoletan IKTak oso txertatuak daudenez, irakasleak hauek erabili ahal izateko prestakuntza behar duela argi dago.

Gela eta IKT-ak

Gela eta IKT-ak

Eskola eta IKT-ak

Eskola eta IKT-ak

Konpetentzia digitala

Konpetentzia digitala

Lankidetza ikaskuntza

Lankidetza ikaskuntza

viernes, 2 de diciembre de 2011

LANKIDETZA IRAKASKUNTZARAKO WEB 2.0 TRESNAK TXOSTENA

gure_txostena_osoa[1]

jueves, 20 de octubre de 2011

Egile tresnak

ZER DIRA EGILEAREN TRESNAK?

Egile tresnak ikaskuntza dinamikoaren barne, lan multimediarako (bideoa, soinua,  hipertestua...) baliagarria den aplikazioa da.  Hezkuntza materialak formatu digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea ahalbidetzen du. Horrela, tresna hauek, material didaktikoak lantzea errazten dute, bai ariketa sinpleak egiteko zein unitate didaktiko digital osoak sortzeko. Moduluetan antolatua dago bata bestearen gainean jarriz.


Beraien bitartez, jarduerak antolatu, osagai ezberdinak elkarri lotu eta landu nahi ditugun helburu, ezaguera eta trebetasunak egokitzeko aukera ematen digu.

ZEINTZUK DIRA?

-Cuadernia: Kuaderno digitalak egitea ahalbidetzen du eta bertan, informazio eta jarduerak jarri daitezke.
-Webquest: Jarduerak egiteko modu bat du. Egitura finkatu bat du: sarrera, problemak, Informazioa bilatzeko eta eraldatzeko metodologia da non errekurtso gehienak web-etik ateratzen diren. Honela ezagutzeko abileziak erabiltzen dira, elkarlana eta ikasleen autonomia aurreikusten da.
-Egile: Eduki didaktikoen eta ebaluazio edukien errealizazioa ariketa moduan maketatzeko aukera ematen du.

-Hot Potatoes: Jarduera interaktiboak sortzeko dagoen doako programa bat da,(gurutzegramak, hutsuneak bete...) sei eragile-tresnaz osatutakoa. Azken ziklorako bideratua dago gehienbat, azterketak prestatzeko, adibidez.
-Edilim: Liburuak eta ariketa interaktiboak (buruhausteak, letra zopak…) sortzeko tresna da. Azalpenezko orrialdeak eta aurkezpenak egiteko erabiltzen da.
-Ardora: Irakasleentzako aplikazio informatiko bat da. Proiektu pertsonalak egiteko aukera ematen du, ebaluatzeko aukera ematen du.


-Jclic: Jarduera multimediak sortzeko, errealizaziorako eta ebaluazioak egiteko balio du. Buruhausteak, loturak, testu ariketak… egin daitezke honen bidez.

-Squeak: Ezagutzarik eduki gabe multimedia edukiak garatzeko balio du (aurkezpenak lantzeko, animazioak gehitzeko eta edozein motatako artxiboak moldatzeko).


jueves, 13 de octubre de 2011

L.H.rako material didaktikoa IKTak erabiliz

http://recursostic.educacion.es/primaria/primartis/web/b00_01vf.html

Guk aukeratu dugun material didaktikoaren barruan hiru eremu bereizten dira: Lehenengo eremua 1.ziklora egokitua dago. Bigarren eremua 2. ziklora egokitua eta hirugarren eremua 3. ziklora egokia.


Material hau interesgarria dela iruditu zaigu, batez ere musika eta plastika lantzeko, motibazioa sustatzen duelako jolasak duen dinamika, kolorea eta erakargarritasunari esker. Erakargarria da haurrentzat eta erabiltzen hasi aurretik begietatik sartzea garrantzitsua da, jolas hau bezala.
Material honen barruan hainbat ariketa mota desberdin daude: Batzuk artea lantzeko balio dute, margolarien izenak eta bakoitzaren kuadroak, zure sormena lantzeko eta marrazteko trebezia garatzeko... Beste batzuk musika lantzeko balio dute, pentagraman notak jarriz, nota bakoitzaren altuera barneratzeko entzumenaren bidez, musika tresna desberdinen izenak ikasteko...
Gainera, ikasleentzat ariketak izateaz gain, irakaslearentzat ere badauka eremu bat eta jolas bakoitzaren erabilera, helburuak... zein diren azaltzen ditu.

martes, 4 de octubre de 2011

Podcasting

Podcasting


1-Definizioa

Interneteko erredifusio sistema baten bitartez egiten den audio artxiboen banaketan datza Podcastinga. Bertako artxiboak, podcastak,  interneten entzun daitezke deskargatu gabe edo nahi izanez gero deskargatu egin daitezke iTunes eta iPoder bezalako softwareen bitartez. Programa hauetan izena emanez gero, hauek automatikoki deskargatzen dituzte interneten aurki daitezken azken saioak.
  Podcastak ez dira zuzenean emititzen, lehenbizi grabatu egiten dira eta ondoren sarean zehar zabaltzen dira. Ondorioz, beti daude eskuragarri. Interneten milaka podcast aurki daitezke, gaika sailkatuta daudenak.


 2- Nola erabili eskola testuinguruan?
 
Podcastinga, hainbat arrazoiengatik,  oso tresna erabilgarria izan daiteke eskola testuinguruan. Podcasting orrialdeetan audientzia handia dago eta haurrek beren irratsaioak igoz gero erabiltzaile askok entzun ahal izango dituzte beraien lanak. Gainera, tresna elkareragilea izan daiteke, nahi izanez gero entzuleek komentarioak idatz baititzakete haurren podcasten inguruan. Horrela, haurrek entzuleen iritzia eta aholkuak jaso ditzakete.
Honetaz gain, ikasleek gidoiak eta elkarrizketak sortzen ikasten dute gero irratsaioan behar bezala jardun ahal izateko. Podcasten bidez hitz egiteko eta entzundakoa ulertzeko gaitasunak lantzen dira eta nola ez, IKTak erabiltzen ere ikasten da. Bukatzeko, aipatzekoa da, podcastak sortzeak talde lana sustatzen duela. Haurrek podcastak taldeka sortzen dituzte eta denek irratsaio on bat sortzeko helburua dutenez, gogo handiz egiten dute lan.

3-Zeri buruz hitz egin dezakete ikasleek Podcast batean?

Eskolako berrien, beraiek egindako lanen, berri internazionalen inguruan etab. hitz egin dezakete ikasleek. Gainera, elkarrizketak, eskolako kantak, gustuko musika eta horrelakoak ere igo ditzakete.

4- Zerbitzuak

Ondorengo hauek dira podcasting zerbitzua eskeintzen dutenak: Ivoox, Wild Voice, Feed2podcast,Fondpods, seconds11, Podcastblaster, Divicast, Podcast ready, Melodeo, Pickstation eta Noisely.

5- Ivoox nola erabili.
Ivoox podcasting web orri bat da. Bertan audio artxiboak entzun eta partekatu daitezke. Orrialde honetako audioak entzuteko ez da beharrezkoa bertan izena ematea baina artxiboak  partekatzeko bai.

Ivooxen izena emateko eta artxiboak partekatzeko ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

Lehenik eta behin izena eman behar da. Horretarako, “regístrate” klikatu behar da.



Ondoren, bertan eskatzen diren datu pertsonalak eman behar dira.



Behin kontu bat sortuta, artxiboak igo daitezke. Horretarako, “accede” klikatu. 



Eskatzen diren datuak eman ( helbide elektronikoa eta pasahitza).



Gero, artxiboak igotzeko “subir” klikatu behar da. 



Hurrengo pausoa “subir audio” klikatzea da.



Ondoren, bertan eskatzen diren datuak eman. Hau eginda dagoenean, “enviar” klikatu.



Bukatzeko, bertan azaltzen diren hiru aukeretako bat hautatu, kasu honetan “fiichero de audio”.



 Gero, azaltzen den hutsunean artxiboa jarri eta ondoren “examinar” klikatu. 








viernes, 30 de septiembre de 2011

Tresna teknologikoak


EGUNGO INFORMAZIOAREN GIZARTEAN ZE TRESNA TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DIRA? ZERTARAKO ERABILTZEN DIRA?

-Ordenagailua-portatilak
-Mugikorra-smartphone-3G
-Telebista
-Sare sozialak-twitter
-Bideojokoak
-E-readers-e-books
-Bideoa
-Internet: aisialdirako, lanerako, formakuntzarako, administrazioarekin komunikatzeko

ZEIN DIRA LEHEN HEZKUNTZAN ERABILGARRI?

-Ordenagailua-portatila
-Bideojokoak
-E-readers-e-books
-Bideoa
-Internet: aisialdirako, lanerako, formakuntzarako, administrazioarekin komunikatzeko







ZER DIRA IKT-AK?

Informazio eta komunikazio teknologikoak.
Edozein lan prestatzeko edota gelan edozein azalpen edo gai ematerako garaian, laguntza tresna bezala, erabiltzeko balio dute (proiektorea, ordenagailua, arbel digital elkarreragilea...).
Irakaskuntzan nahiz ikaskuntzan gauzak errazteko balio behar du, kalitatezko hezkuntza bermatuz.
IKT-ak garrantzia du informazioaren gizartean bizi garelako.

Zer da web 2.0?

jueves, 29 de septiembre de 2011

3. IKASKUNTZA ESZENATOKIAREN DESKRIBAPENA

ZER DA LANKIDETZA IKASKUNTZA?

Kide desberdinez osatutako taldeak aurrera eramaten duen lana. Lan hori aurrera eramateko, puntu desberdinak hartu behar dira kontuan:
  • Helburu bera izatea.
  • Iritzi eta ikuspuntu desberdinak jasotzea.
  • Komunikazio, koordinazio eta dinamizazio egokia.
  • Taldeko kide guztien partaidetza.
  • Elkarren artean iritzi horiek eztabaidatzea.
  • Funtzioen banaketa kideen artean (bozeramailea, idazkaria, dinamizatzailea, moderatzailea, ikertzailea...) bakoitzaren trebetasunak kontuan hartuz.
  • Guztion artean adostutako ondorio bat ateratzea.

ZE TRESNA TEKNOLOGIKOEK LAGUNTZEN DUTE LANKIDETZA MODUAN IKASTEKO?
  • Blogg-a.
  • Posta elektronikoa.
  • Mobila-etxeko telefonoa.
  • Usb memoriak
  • Sare sozialak.
  • Ordenagailua.
  • Bideo konferentziak
  • Internet.
  • Argazki-bideo kamara.
  • Skydrive (dokumentuak konpartitzeko).
  • Ofimatika aplikazioak
  • Bat bateko mezularitza
  • Artxiboak konpartitzeko zerbitzuak
  • Eztabaidaguneak
  • Sare lokalak
  • Webcam
  • Testuinguru birtualak (moodle, ekasi,...)
  • Proiektorea
  • Arbel digitak elkarreragilea
  • Portatilak ( laptop, netbook...)
  • Mikrofonoa
  • Egutegiak konpartitzeko zerbitzua.
  • Irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzua
  • Web 2.0 tresnak

viernes, 23 de septiembre de 2011

Zer prestakuntza teknologiko behar du irakasleak? Ondorioa.

Gizartea modu azkar batean eboluzionatzen ari da; teknologia berrien erabilpena ikasten ari garen honetan, teknologia berriagoak ateratzen ari dira.
Guztiz garrantzitsua da irakasleek teknologia berrietara egokitzeko formakuntza jasotzea. Konpetentzia digitalari buruz ari gara. Honen barnean hainbat konpetentzia daude: konpetentzia informazionala, konpetentzia teknologikoa, multialfabetizazioa, konpetentzia kognitibo generikoa eta herritartasun digitala esaterako.
Irakasleak ikasleei teknologiari erabilpen egokia ematen irakasteko, lehendabizi, irakasleak berak menperatu behar du konpetentzia digitala. Ikasleek konpetentzia digitala praktikaren bidez lortzen dute.
Irakasleon zeregina da erantzunak ematea baino, bilatzen irakastea. Teknologiaren munduan, beste arlo batzuetan bezala, ikasten irakatsi behar da.
Gure jenerazio honi tokatu zaigun garai honetan, inmigrante digitalak eta natibo digitalak topatu gara. Hau irakasleontzako beldurgarri suerta daiteke. Izan ere ikasleek irakasleek baino erraztasun gehiago izan
dezakete teknologia berrien manejuan.  Horregatik, konpetentzia digitalaren barnean aipatu ditugun konpetentzia desberdinak barneratuta edukitzea ezinbestekoa da.

Ze prestakuntza teknologiko behar du irakasleak?

jueves, 22 de septiembre de 2011

Linkak photopeach


Musika:
Argazkiak:
Magistrozentrismoa:
Taldeka:
aktiboa:
pasiboa:
geografia:
gaur egungo gela:
paidozentrismoa:


viernes, 16 de septiembre de 2011

Fluidez tecnológica

Teknologia ulertu, erabili eta askotariko egoeratara egokitzeko gaitasuna:
- Hardware baliabideen erabilpena edo erabiltzeko gaitasuna ( xagua, teklatua...) eta funtsezko funtzionamendua.
- Informazioaren bilaketa (internet)
- Testuak prozesatzeko eragiketak egiteko gaitasuna (idaztea, ezabatzea, puntuazioa)
- IKTak zenbakizko informazioa prozesatzeko erabiltzeko gaitasuna (grafikoak, batuketa, kenketa)
- IKTak informazio multimediala erabiltzeko eta prozesatzeko gaitasuna (irudiak, soinua, bideoak)
- IKTak beste pertsona batzuekin komunikatzeko erabiltzeko gaitasuna (kideekin konektatzea)





Informazioa jaso eta antolatu




Informazioa jaso eta antolatu:
·         Características de la sociedad actual y los nuevos retos
o   Multialfabetización:
o   Tratamiento de la información:
o   Nuevas vías de comunicación
·         Competencia digital del alumnado y del profesorado
o   Nativos digitales

o   Actitudes del profesorado ante las TIC: Tecnofilia vs. Tecnofobia

o   El profesor y el alumno tecnológicamente competente según “Eskola 2.0”




Teknofilia eta teknofobia

Nativos digitales: Teknologia digitalaren aroan jaio den eta teknologia digitala ondo erabiltzen dakien pertsona da.
Inmigrante digitalak: Teknologia digitalen aroan jaioa ez izan arren, teknologia digitala erabiltzen ikasi duena da.
Teknofobia: Teknologiari beldurra.
Teknofilia: Teknologiarekiko menpekotasuna.









Multialfabetizazioa

Multialfabetizazioa hiru ataletan bana daiteke:
- Ikusentzunezko alfabetizazioa: Ikusentzunezko materialak erabiltzen jakitea
-Alfabetizazio teknologikoa: Aurrerapen teknologikoak eguneroko bizitzan integratzea
-Informazioaren alfabetizazioa: Informazioa eraldatzeko aplikazio informatikoak erabiltzea


jueves, 15 de septiembre de 2011

El origen de la escuela: el siglo XIX

Taldean eztabaidatu ondoren, ondorengo puntu hauek dira hobetu beharko genituzkeenak:

  • Arbel digital elkarreragilea.
  • WIKIs
  • Blog-a
  • Behar dugun informazioa nola bilatu.
  • Programak deskargatu
  • Netbook
  • Skydrive antzeko programen erabilera (dokumentuak konpartitzeko)

L.H.ko irakasle bezala, ze prestakuntza teknologiko behar dut?

Irakasleak bi eremutan erabiltzen du ordenagailua. Alde batetik, bere lan propioak egiteko eta bestetik, haurrekin gelan erabiltzeko. Horregatik, irakasleak ordenagailuaren ezagutza zabala behar du eta ordenagailua ezagutu bai barrutik bai kanpotik. Barrutik, sistema eragilearen erabilpena eta programa desberdinen ezagutza (ofimatika eta internet) eta kanpotik, konektore desberdinen erabilpena.

Haurrekin gelan lan egin behar dugunean, ordenadorea erabiltzeaz gain, ordenadorearen erabilera azaltzen ere jakin behar dugu (oinarrizko hitz teknikoak, programa desberdinak...). Proiektorearen laguntza ere ez litzateke gaizki etorriko gelan edozein azalpen ematerako garaian.